lunes, 24 de noviembre de 2008

Casa Rodriguez 7 - 2 Asyges Gestoria Martin

Casa Rodriguez-ek igandean sailkepeneko 1. Postura igotzea lortu zuen, Asyges Gestoría Martín-en aurka egindako partidu onagatik.

Lehen Zatia izan zen dudarik gabe partidua hausti zuena, Casa Rodriguezek aurkariaren atera erraztasunekin iristen zen, eta 5-0 ekoarekin iritsi zen atsedenaldira. Lehen bi golak Joseba Salegi-renak izan ziren, hurrengoa Ibanena, ondoren Julen-ek eta azkenekoa Azpi-k. Atsedenaldira lasai iritsi zen taldea, beren lanak eginik.

Bigarren Zatia nahiko anarkikoa izan zen. Aurkariak saiatu ziren partiduaren kontrola lortzen, baina Casa Rodriguez-ek ez zion utzi. Gestoria Asyges-ek bi gol lortu zituzten, lehenengoa erretxaze batean, eta hurrengoa jaurtiketa batean. Baina Casa Rodriguez-ek urduritasuna baztertzeko beste bi gol sartu zituen, bata Ibanena Korner batean buruzko erremate on batekin, eta azkenekoa Azpik Ibanen pase batek atezainaren aurrean uztean.

Garaipen hau garrantzitsua da, orain sailkapeneko lehen postuan jarri da, Tolareren berdinketagatik azkenen aurrean, gainera partidu bat gutxiagorekin.

martes, 18 de noviembre de 2008

Electricidad J. Catalan 3 - 2 Casa Rodriguez

Casa rodriguez-ek ez merezitako porrota jaso zuen igandean urnietan, nerbio askoko partiduan.

Partidua hasi bezain laster, Azpik gola sartu zuren bere atean, korner batean baloia ez ondo despejatzeagatik. Joko ona erakutsi zuen kanpoko taldeak, eta lehen zatiaren erdialdean Julenen jaurtiketa batek berdinketa ekarri zuen markagailura.

Bigarren zatian, taldea ongi jarrita hasi zen, baina aurkarien alboko sake bat golean bukatu zen, jokoz kanpo. Taldea urduri jarri zen antsietate askorekin. Egia esan joko nahiko kaotikoa zen, baina Casa rodriguez-i hori komeni zitzaion. Eta 10 minutu faltan, Electricidad J. Catalanen despeje bat sare barrura sartu zen zorte askoko jokaldian. Casa Rodriguez aurrera joan zen, eta Juanjok erdiraketa bat errematatu eta gola sartu zuen, eta 3-2 -koa sartu zuen.

Eta hala amaitu zen partidua, Casa Rodriguez puntu gabe bueltatu zen etxera. Bigarren postura jeitsi da taldea, baina lehenen puntu batera partidu bat gutxiagorekin.

lunes, 10 de noviembre de 2008

Casa Rodriguez 2 - 1 Tolare Jatetxea

Igandean, Casa Rodriguez taldeak urrezko 3 puntu lortu zituen Usurbilen Tolare jatetxearen aurka. 3. Mailako A taldean Casa Rodriguez –ek lider bezala jarri da 2-1 partidua irabaziz. Partidua baino lehen, Albisteak ez ziren onak Casa Rodriguez-entzat. Aurreneko aldiz 12 baino gutxiago zeuden, hain zuzen 9, eta Iñaki, baina nahiko lesionaturik. Beraz partidua luzea izango zela zekiten.

Partidu hasieran baloia Tolare taldeak hartu zuen, ondo kokatuta zelaian eta presioa ondo eginez. Casa rodriguez ere saiatu zen baloia jokatzen eta zenbait aukera izan zituen. Baina 10 minututara, jokaldi zalantzagarri batean Tolare taldeak gola sartu zuen. Golegilea ez zegoen jokoz kanpo baina bai bere teldekide bat, zeinek baloira joateko keinua egin zuen. Baina Casa Rodriguez-ek azkar eman zion buelta partiduari, Julenek Bandako sake luze bat egin eta Azpik buruz Baloia sareetara bidali zuenean. Hortik aurrera bi taldeek ez zuten asko egin, lehen zatia bi taldeen arteko paretasunez amaitu zen, bai markagailuan bai jokoan.


Bigarren zatia nahiko parekatua izan zen, nahiko berotua baita ere, falta askorekin, protesta askorekin, bi taldeek helburu bat zuten, partidua ez galtzea. Bigarren zati hasieran Tolare jatetxeak aukera bikaina izan zuen, baina Azurren geldiketa bikain batek lasaitasuna ekarri zion taldeari. Oso denboraldi bikaina egiten ari da Aitor Azurmendi, Maila guztietako Zamora da oraingoz. Partiduko azken minutuak Casa Rodriguez-entzat izan ziren, Luxanek baloi bat langa bidali zuen. Eta 3 minutu faltan, Julenek, baloi bat jarri zuen area barruan, Juanjok haren bila joan zen, eta baita atezainak. Zeinek eraman zuen baloia? Inork, eta horrela baloia sare barrura sartu zen.

Casa Rodriguez-i urrezko 3 puntu lortu zituen, eta lasaitasuna ematen dio taldeari igoerari begira.

martes, 4 de noviembre de 2008

Lagunartekoa Berion

Espero dut gustokoa izatea, ea zer iruditzen zaizun. Irabazten jarraitu behar da!