sábado, 13 de diciembre de 2008

La Casa del Cafe 2-6 Casa Rodriguez

Asko gozatu bideoaz...ez ahaztu iganderako 30 euro eramaten. Abenduak 31 baina lehenago bigarren ordainketa egin behar da...

Izanen gara





lunes, 24 de noviembre de 2008

Casa Rodriguez 7 - 2 Asyges Gestoria Martin

Casa Rodriguez-ek igandean sailkepeneko 1. Postura igotzea lortu zuen, Asyges Gestoría Martín-en aurka egindako partidu onagatik.

Lehen Zatia izan zen dudarik gabe partidua hausti zuena, Casa Rodriguezek aurkariaren atera erraztasunekin iristen zen, eta 5-0 ekoarekin iritsi zen atsedenaldira. Lehen bi golak Joseba Salegi-renak izan ziren, hurrengoa Ibanena, ondoren Julen-ek eta azkenekoa Azpi-k. Atsedenaldira lasai iritsi zen taldea, beren lanak eginik.

Bigarren Zatia nahiko anarkikoa izan zen. Aurkariak saiatu ziren partiduaren kontrola lortzen, baina Casa Rodriguez-ek ez zion utzi. Gestoria Asyges-ek bi gol lortu zituzten, lehenengoa erretxaze batean, eta hurrengoa jaurtiketa batean. Baina Casa Rodriguez-ek urduritasuna baztertzeko beste bi gol sartu zituen, bata Ibanena Korner batean buruzko erremate on batekin, eta azkenekoa Azpik Ibanen pase batek atezainaren aurrean uztean.

Garaipen hau garrantzitsua da, orain sailkapeneko lehen postuan jarri da, Tolareren berdinketagatik azkenen aurrean, gainera partidu bat gutxiagorekin.

martes, 18 de noviembre de 2008

Electricidad J. Catalan 3 - 2 Casa Rodriguez

Casa rodriguez-ek ez merezitako porrota jaso zuen igandean urnietan, nerbio askoko partiduan.

Partidua hasi bezain laster, Azpik gola sartu zuren bere atean, korner batean baloia ez ondo despejatzeagatik. Joko ona erakutsi zuen kanpoko taldeak, eta lehen zatiaren erdialdean Julenen jaurtiketa batek berdinketa ekarri zuen markagailura.

Bigarren zatian, taldea ongi jarrita hasi zen, baina aurkarien alboko sake bat golean bukatu zen, jokoz kanpo. Taldea urduri jarri zen antsietate askorekin. Egia esan joko nahiko kaotikoa zen, baina Casa rodriguez-i hori komeni zitzaion. Eta 10 minutu faltan, Electricidad J. Catalanen despeje bat sare barrura sartu zen zorte askoko jokaldian. Casa Rodriguez aurrera joan zen, eta Juanjok erdiraketa bat errematatu eta gola sartu zuen, eta 3-2 -koa sartu zuen.

Eta hala amaitu zen partidua, Casa Rodriguez puntu gabe bueltatu zen etxera. Bigarren postura jeitsi da taldea, baina lehenen puntu batera partidu bat gutxiagorekin.

lunes, 10 de noviembre de 2008

Casa Rodriguez 2 - 1 Tolare Jatetxea

Igandean, Casa Rodriguez taldeak urrezko 3 puntu lortu zituen Usurbilen Tolare jatetxearen aurka. 3. Mailako A taldean Casa Rodriguez –ek lider bezala jarri da 2-1 partidua irabaziz. Partidua baino lehen, Albisteak ez ziren onak Casa Rodriguez-entzat. Aurreneko aldiz 12 baino gutxiago zeuden, hain zuzen 9, eta Iñaki, baina nahiko lesionaturik. Beraz partidua luzea izango zela zekiten.

Partidu hasieran baloia Tolare taldeak hartu zuen, ondo kokatuta zelaian eta presioa ondo eginez. Casa rodriguez ere saiatu zen baloia jokatzen eta zenbait aukera izan zituen. Baina 10 minututara, jokaldi zalantzagarri batean Tolare taldeak gola sartu zuen. Golegilea ez zegoen jokoz kanpo baina bai bere teldekide bat, zeinek baloira joateko keinua egin zuen. Baina Casa Rodriguez-ek azkar eman zion buelta partiduari, Julenek Bandako sake luze bat egin eta Azpik buruz Baloia sareetara bidali zuenean. Hortik aurrera bi taldeek ez zuten asko egin, lehen zatia bi taldeen arteko paretasunez amaitu zen, bai markagailuan bai jokoan.


Bigarren zatia nahiko parekatua izan zen, nahiko berotua baita ere, falta askorekin, protesta askorekin, bi taldeek helburu bat zuten, partidua ez galtzea. Bigarren zati hasieran Tolare jatetxeak aukera bikaina izan zuen, baina Azurren geldiketa bikain batek lasaitasuna ekarri zion taldeari. Oso denboraldi bikaina egiten ari da Aitor Azurmendi, Maila guztietako Zamora da oraingoz. Partiduko azken minutuak Casa Rodriguez-entzat izan ziren, Luxanek baloi bat langa bidali zuen. Eta 3 minutu faltan, Julenek, baloi bat jarri zuen area barruan, Juanjok haren bila joan zen, eta baita atezainak. Zeinek eraman zuen baloia? Inork, eta horrela baloia sare barrura sartu zen.

Casa Rodriguez-i urrezko 3 puntu lortu zituen, eta lasaitasuna ematen dio taldeari igoerari begira.

martes, 4 de noviembre de 2008

Lagunartekoa Berion

Espero dut gustokoa izatea, ea zer iruditzen zaizun. Irabazten jarraitu behar da!

lunes, 27 de octubre de 2008

Garbera Sagardotegia 1 - 8 Casa Rodriguez

Hiru garaipenen ondoren, taldea konfiantza askorekin iritsi zen Felix Garin zelaira. Taldea oso ongi atera zen zelaira, ondo kokaturik eta baloia ondo mugituz. Horrela partidua hasi bezain laster, Azpik gola sartu zuen. Lehen 10-15 minutuetan, taldea 3-0 irabazten hasi zen. Juanjo eta Txominen golei esker. Beste gol aukera batzuk izan genituen lehen zatian, baina ez ziren markagailura igo. Atezainak ere bi geldiketa garrantzitsu izan zituen, nahiz eta ez izan bere postua, oso ondo atera zituen baloiak.

Markagailu horrekin iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian, aurkariak moralki nahiko baxu zeuden, eta taldeak, ez zuen barkatu. Nahiz eta talde bezala hain ondo jokatu, aurkariek emandako erreztasunak ondo aprobetxatu genituen, eta bigarren zatian zehar aukera mila eduki genituen.Bigarren zatiko golak Txominek bat, Juanjok beste bi gol (horietako bat bikaina), Ibanek eta Iñurrik sartu zituzten. Bigarren zatian zerbait aipatu behar bada, taldeari sartutako gola, aurkako aurrelariak gol on bat sartu zuen.

Partiduz partidu, taldeak 12 puntu atera ditu 12 puntutik. Hasiera ona, baina hurrengo partidua zaila izango da, lehenen aurka jokatzen baitugu. Hitz hauekin baita ere talde osoa zoriondu nahi dut, erakutsitako gogo eta ikuskizunagatik.

domingo, 5 de octubre de 2008

Golegileak

Beñat Azpiazu "Azpi" 2

Juan Joxe Erauskin "Juanjo" 6

Beñat Iñurritegi "Iñurri" 1

Txomin Lasa "Ill padrino" 3

Ander Lujanbio "Luxan" 1

Iban Martin "Jeff" 2

Joseba Salegi "Morlans" 1

Xabier Serrano "Ill capitano" 1

Guztira: 17

miércoles, 17 de septiembre de 2008

Jokalariak

www.futbolsiete.com web orrian jokalari hauen argazkiak jarri dizkizuet. Norbaitek aldatzea nahi badu esan dezala eta aldatuko zaio. Norbaitek ezizen berezienbatengatik ezagutua izan nahi baldin bada web orrian esan dezala. Animo mutilak, gutxi geratzen dela aspaldi itxoiten geundena has dadin. Onak izan

PD: Ez dakizutenontzat esan 3. mailako A multzoan tokatu zaigula. Lehengo partidua gure adinekoen aurka izango da.

2- Juss (Kvarme)
3- Erkimedes (Senna)
4- Thorin (van Nistelrooy)
5- Iban (Lucio)
6- Xabi (Larsson)
7- Joseba (Palacio)
8- Txomin (Kovacevic)
9- Azpi (Totti)
10- Iñurri (Zidane)
11- Luxan (Kily)
12- Pakuo (Buffon)
14- Juan Joxe (Kodro)
17- Beni (Overmars)
19- Gorrotxa (Messi)
21- Gomez (Nuno Gomes)
23- Olaizola (Tayfun)

jueves, 4 de septiembre de 2008

Casa Rodriguez


Ba hemen duzue taldeko kamiseten diseinua

lunes, 18 de agosto de 2008

Casus Belli


Ongi etorri futbol talde honetara.
Garaipenak, bakoitzaren bizia balio duen pentsamendura.
Taldearen indarra batasunean datzan...elkartasunean.
Lagun talde honek, zeresana emango du. Ziur naiz.

Ekipo! Cual es vuestro oficio?!

Besarkada bat,

Il Capitano

sábado, 9 de agosto de 2008

Hasiera- Futbol 7

Bideo hau motibatzeko balio behar digu, eta ea horrelako emaitzak lortzen ditugun gure alde