lunes, 27 de octubre de 2008

Garbera Sagardotegia 1 - 8 Casa Rodriguez

Hiru garaipenen ondoren, taldea konfiantza askorekin iritsi zen Felix Garin zelaira. Taldea oso ongi atera zen zelaira, ondo kokaturik eta baloia ondo mugituz. Horrela partidua hasi bezain laster, Azpik gola sartu zuen. Lehen 10-15 minutuetan, taldea 3-0 irabazten hasi zen. Juanjo eta Txominen golei esker. Beste gol aukera batzuk izan genituen lehen zatian, baina ez ziren markagailura igo. Atezainak ere bi geldiketa garrantzitsu izan zituen, nahiz eta ez izan bere postua, oso ondo atera zituen baloiak.

Markagailu horrekin iritsi zen partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian, aurkariak moralki nahiko baxu zeuden, eta taldeak, ez zuen barkatu. Nahiz eta talde bezala hain ondo jokatu, aurkariek emandako erreztasunak ondo aprobetxatu genituen, eta bigarren zatian zehar aukera mila eduki genituen.Bigarren zatiko golak Txominek bat, Juanjok beste bi gol (horietako bat bikaina), Ibanek eta Iñurrik sartu zituzten. Bigarren zatian zerbait aipatu behar bada, taldeari sartutako gola, aurkako aurrelariak gol on bat sartu zuen.

Partiduz partidu, taldeak 12 puntu atera ditu 12 puntutik. Hasiera ona, baina hurrengo partidua zaila izango da, lehenen aurka jokatzen baitugu. Hitz hauekin baita ere talde osoa zoriondu nahi dut, erakutsitako gogo eta ikuskizunagatik.

domingo, 5 de octubre de 2008

Golegileak

Beñat Azpiazu "Azpi" 2

Juan Joxe Erauskin "Juanjo" 6

Beñat Iñurritegi "Iñurri" 1

Txomin Lasa "Ill padrino" 3

Ander Lujanbio "Luxan" 1

Iban Martin "Jeff" 2

Joseba Salegi "Morlans" 1

Xabier Serrano "Ill capitano" 1

Guztira: 17