domingo, 11 de enero de 2009

Zelaitxo Taberna Zarautz 1-2 Casa Rodriguez

Oporretako atsedenaldia ongi etorri zaiola ematen du Casa Rodriguez taldeari, irabaztearengatik baino, zelaian erakutsiriko aurpegi berreskuratuagatik. Honen jatorri, partida hasi aurretik izan den bilkuran hausnartutako gaiak izan dira, taldeak erakutsiriko jokoan islaturik geratu direnak.

Gauzak honela, partida hasiera ona izan da eta aukerak pilatuz joan dira aurkariaren area inguruan. Horren lekuko Ibanen burukada eta Iñurriren falta jaurtiketa on bat izan dira baina atezainak erantzun ona eman die aukera garbi horiei. Berdeek ezin izan dute gola erdietsi lehenengo zatiaren erdialdea pasatu bitartean, Azpiren buruz-buruko jokaldi baten ondoren ezkerkada batez Zelaitxo Tabernaren atea zulatu duen arte alegia. Abaguneak gero eta sarriagoak ziren Casa Rodriguez-en eskutik baina lehenengo zatiaren hondarrean aurkariaren urrutiko falta jaurtiketa bortitz batek Aitor Azurmendi jauna oharkabean harrapatu eta baloia ezker zutoinaren albotik sartu da. Esan beharra dago eguzkiaren izpiek kalte egin diotela atezainaren erreflexuei. Berdinketarekin bat eta baloia zelai erditik ateratzeko astirik gabe eman dio epaileak amaiera lehen zatiari.

Atsedenaldian, burua makurtu ordez, hitz aski adierazgarri batzuen laguntzaz taldeak animoa birlortu du eta gogo biziz hasi dio ondorengo zatiari. Lehenengo 25 minutuetan gertatu den bezala, baloiaren jabetza nahiz aukerak, talde orlegiaren aldekoak izan dira. Zoritxarrez balore positibo horiekin batera ere iritsi da gol faltaren kezka jokalarien burura. Azkeneko partiduan ez bezala ordea, mamu beltz horiek beren lekuan geratu dira eta ondo jositako kontraeraso baten fruitu gisa Azpiren bigarren gola igo da markagailura. Guzti honen inguruan bi taldeen aldetiko jokaldi arriskutsuak suertatu dira, mina hartzeko zorian izan diren hainbat jokalari egon direlarik. Txomin eta batez ere Joseba Salegiren tonutik ateratako jarrerak izan dira islarik garbienak eta aldageletako bidea gertu izan du aipaturiko azken taldekideak, behin partidua amaituta onartu duen bezala.

Azken minutuetan defentsan eginiko lan bikaina azpimarratzekoa eta hitz ederrak merezi dituena izan da. Aurkariek arearen bihotzera loratu dituzten baloi guztiak elastiko berdea eta zenbaitetan gorria (atezainarena) zuten gizasemeek aldendu nahiz kontrolaturikoak izan dira. Itxura sendo honek partiduren azken hiru txistuak entzutera eraman ditu bi taldeetako partaideak eta kiroltasunez eskua emanik uxatu dituzte jokoan zehar itzulinguruka ibili diren tentsioak.

Hiru puntu sakelean sarturik atera da Casa Rodriguez Felix Garineko futbol zelaitik eta horrenbestez beste bi partidutan gailentzea geratzen zaio hainbeste amesten ari den bigarren mailarako igoera eskuratzeko. Hurrengo astean taldearen partiduaren kronikarekin itzuliko gara, ordu arte zintzoak izan.

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Oldarkor jartzea falta izan zaizu...

Anónimo dijo...

Azur.... Pronto te veo al lado de afrika en ETB!!!!!!

Anónimo dijo...

Xabier Usabiagari lekua kenduko diozu...Fermin Aramendirekin batera Giroan!

Anónimo dijo...

aitor azurmendi, ez da montes izango zure bigarren abizena ez?kukurrukuku.
JAINKOA

Anónimo dijo...

Hurrengorako oldarkorragoa izan behar zara Usabiaga jauna!!! jajajaja

Jakin ezazuen berrikuntzak prestatzen ari garela blogerako...denborarekin web orria izango delako, edo hori espero dezagun

Anónimo dijo...

oso ona aitor... txispa literario hau falta zaizu zuzenekoo bideoak egiten dituzunean...baina hoiek ere bikainak izaten dira. Estetikoki ezin arbuia daiteke zure estiloa. nabaritzen da zure eskuak luma batentzako eginak daudela eta ez atezain lanetan aitzeko, gurinesku (maitasunez)!

Anónimo dijo...

Gure hausnartzaile filosofikoak hitz egin du...

Anguilaman dijo...

Pozten naiz nire kornika gustagarri gertatzea. Bihotzetik ateratako hitzek izan ziren, taldearengatik sentizen dudana islatzeko erabili nituenak jejeje. Apa Casus!