martes, 18 de noviembre de 2008

Electricidad J. Catalan 3 - 2 Casa Rodriguez

Casa rodriguez-ek ez merezitako porrota jaso zuen igandean urnietan, nerbio askoko partiduan.

Partidua hasi bezain laster, Azpik gola sartu zuren bere atean, korner batean baloia ez ondo despejatzeagatik. Joko ona erakutsi zuen kanpoko taldeak, eta lehen zatiaren erdialdean Julenen jaurtiketa batek berdinketa ekarri zuen markagailura.

Bigarren zatian, taldea ongi jarrita hasi zen, baina aurkarien alboko sake bat golean bukatu zen, jokoz kanpo. Taldea urduri jarri zen antsietate askorekin. Egia esan joko nahiko kaotikoa zen, baina Casa rodriguez-i hori komeni zitzaion. Eta 10 minutu faltan, Electricidad J. Catalanen despeje bat sare barrura sartu zen zorte askoko jokaldian. Casa Rodriguez aurrera joan zen, eta Juanjok erdiraketa bat errematatu eta gola sartu zuen, eta 3-2 -koa sartu zuen.

Eta hala amaitu zen partidua, Casa Rodriguez puntu gabe bueltatu zen etxera. Bigarren postura jeitsi da taldea, baina lehenen puntu batera partidu bat gutxiagorekin.

1 comentario:

andmujika dijo...

bigarren gola ez zen jokoz kanpo izan inondik ere.