Partidu hasieran baloia Tolare taldeak hartu zuen, ondo kokatuta zelaian eta
presioa ondo eginez. Casa rodriguez ere saiatu zen baloia jokatzen eta zenbait aukera izan zituen. Baina 10 minututara, jokaldi zalantzagarri batean Tolare taldeak gola sartu zuen. Golegilea ez zegoen jokoz kanpo baina bai bere teldekide bat, zeinek baloira joateko keinua egin zuen. Baina Casa Rodriguez-ek azkar eman zion buelta partiduari, Julenek Bandako sake luze bat egin eta Azpik buruz Baloia sareetara bidali zuenean. Hortik aurrera bi taldeek ez zuten asko egin, lehen zatia bi taldeen arteko paretasunez amaitu zen, bai markagailuan bai jokoan. Bigarren zatia nahiko parekatua izan zen, nahiko berotua baita ere, falta askorekin,
protesta askorekin, bi taldeek helburu bat zuten, partidua ez galtzea. Bigarren zati hasieran Tolare jatetxeak aukera bikaina izan zuen, baina Azurren geldiketa bikain batek lasaitasuna ekarri zion taldeari. Oso denboraldi bikaina egiten ari da Aitor Azurmendi, Maila guztietako Zamora da oraingoz. Partiduko azken minutuak Casa Rodriguez-entzat izan ziren, Luxanek baloi bat langa bidali zuen. Eta 3 minutu faltan, Julenek, baloi bat jarri zuen area barruan, Juanjok haren bila joan zen, eta baita atezainak. Zeinek eraman zuen baloia? Inork, eta horrela baloia sare barrura sartu zen. Casa Rodriguez-i urrezko 3 puntu lortu zituen, eta lasaitasuna ematen dio taldeari igoerari begira. 

1 comentario:
Ondo talde!!!
Publicar un comentario